RSS

Garapenen bloga

Deslokalizazioaren lekzioak

Jakina da atzerritar inbertsioaren azken helburua etekinaren optimizazioa dela, funtsean irizpide finantzarioetan oinarritzen dela. Berez, atzerritar inbertsioek ez lituzkete ondorio negatiboak ekarri beharko epe ertain eta luzean, beti ere beste mota batetako irizpide sozial eta ingurugiro irizpideekin konbinatzen badira.

Salbuespenak salbuespen, kontua da, multinazional hauen erabaki guneek beren estrategiak plano globalean diseinatu eta gauzatzen dituztela, seguru gainera inprobisazioari oso tarte txikia utziz. Eta tamalez, diseinu guzti honetan, tokian tokiko interesak, nahiak eta beharrak ez dute normalean lekurik izaten.

Hainbat faktore exogenoetan oinarritu du Arcelor Mittalek bere erabakia: Altzairuaren merkatu egoera, txinatar dumping-a, energiaren kostua, etab. Baina ezer gutxi azaldu du azken urteetan zehar, egunerokotasunean, barne-faktoreen inguruan hartutako erabaki eta kudeaketaz. Izan ere, bere aktiboen berrikuntzan inbertitzen ez duen enpresa, langilegoaren kualifikazio eta prestakuntzan inbertitzen ez duen enpresa, halabeharrez eta guztiz konzienteki, gainbera fase batean sartzen da.

Gai konplexua bada ere, desiragarria litzateke gure lurraldean eta sektore estrategikoetan jarduten duten atzerritar multinazioalen gainean lankidetza eta jarraipen mekanismo zuzenagoak izatea, “Gizarte Erantzunkizun Korporatiboren” konzeptuari bultzada eman eta enpresa hauek benetan erantzule agertzea gizartean eragiten duten inpaktuaren gainean, bai aktibo dauden bitartean eta baita jardueraren eten baten aurrean.

Enpresako 342 langile hauetako bakoitzak bere istorio propio bizitzen ari du, gordina eta zalantzaz beterikoa. Zentzu berean, bapatean bezerorik garrantzitsuena galdu duten hainbat eta hainbat autonomo eta enpresa txikiek ere egoera latza bizitzea tokatzen ari zaie. Mantenu enpresak, garraioak, tailer eta gremio ezberdin askok beren negozio ereduak birpentsatu beharko dituzte beren bizimodua mantendu ahal izateko. Katean aurrera eginez, biztanlegoaren kontsumo ahalmenaren jetsiera laister antzemango litzateke merkataritza eta ostalaritzan, eta azkenik, eskualdeko paisaiari beste lurzoru industrial hustu bat gehituko litzaioke.

Eusko Jaularitza, tokiko admisnistrazio eta langile komitearen aldetik proposaturiko inbertsio planari enpresak ezezkoa ematen jarraituz gero, eskualde honek egun batetik bestera bere enplegu industrialaren %10a baino gehiago galduko du. Zerbitzu sektorearekiko dibersifikazio prozesua urteetan ematen ari den tendentzi orokorra bada ere, industria sektore sendo bat behar dugu zerbitzu guzti hauetatik tira egingo duena.

Eszenatoki honekin aurkituko bagina, eskualde bezala ezingo gara besteek egin dezaketenaren zain egon, ezta beste enpresa haundi batek Arcelor Mittal-en lekua hartu dezan zain egon. Eskualdeak aurrera egiteko duen potentzial eta eskeintza guztia mahaigaineratu eta maila ezberdineko erakunde eta administrazioekin elkarlanean bide berriak jorratu beharko dira dudarik gabe.

Itziar Salaberria San Vicente – UGGASA, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia S.A.-ko gerentea

Egin iruzkinak | Hacer Comentarios

Iruzkin bat idazteko, formulario hau bete eta "Bidali" botoia sakatu baino ez duzu egin behar. Iruzkin guztiak gure zuzendari-taldeak neurtzen ditu, beraz, baliteke zure iruzkinak zenbait ordu ematea argitaratzen.

Para escribir un comentario, solo tienes que rellenar el siguiente formulario y pulsa el botón "Enviar »". Todos los comentarios son moderados por nuestro equipo de editores, por lo que es posible que tu comentario tarde algunas horas en hacerse público.

Ikur gorriarekin markaturiko eremuak bete beharrekoak dira
Es necesario cumplimentar los campos marcados con el símbolo rojo