RSS

Garapenen bloga

010-06-2013Euskara / Euskera

GARAPENeko euskara planaren martxa

2006an Garapenen euskararen erabilpena normalizatzeko plana jarri genuen martxan, elkartearen jardunean euskararen erabilpena arautu eta bultzatzeko beharrizana zegoela ikusi baitzen.

Momentu hartan, euskararen arloan ezer gutxi egiten genuen eta beraz, bide luzea (eta nire ustetan, zaila) genuen aurretik.

Hizkuntza politika eta hizkuntza irizpideak zehaztu eta finkatu ziren eta kanpo harremanetan, barne harremanetan, idatzietan zein ahozkoetan hainbat urrats egin ziren.

Honetaz gain, garapen agentziekin ere euskararen erabilpena normalizatzeko bidean hasi ginen hauei euskara planak martxan jartzeko laguntza eta aholkularitza eskainiz. Gaur egun, hainbat garapen agentzia dira gai honetan lanean ari direnak.

2013ari eta hurrengo urteei begira, Elkarteak, barnerako lanarekin jarraitzeaz gain, agentziekin elkarlanean jarraitzea aurreikusten du. Agentzia batzuk bide horretan badaude ere, beste asko dira oraindik euskararen arloan lan egin dezaketenak eta bultzada bat behar dutenak.

Azken finean, gizarte elebidun batean bizi gara eta garapen agentziak zerbitzu publikoak eskaintzen ditugun heinean, zerbitzuak euskaraz ere eskaini behar ditugu.

Beraz, agentzia guztiei, gonbidapena egiten zaizue euskara batzordearen izenean euskararen arloan lanean hasi zaitezten!

Aurreko lerroetan jasotako laburpenak, beharbada ez du oso ondo islatzen urte hauetan egindako lana eta lortutako emaitzak, baina, esan beharra dut orain sei, zazpi urte geunden egoeratik gaur egunera izugarrizko saltoa eman dugula eta hau, neurri handi baten, euskara batzordeari esker lortu dela.

Euskara batzordeko kide diren eta urte hauetan zehar izan direnei esker. Batez ere, bertan parte hartzen duten eta GARAPEN elkarteko langile ez direnei esker. Beraien inplikazio eta jarritako gogoak emaitzetan eragin handia izan baitu.

Mila esker beraz, euskara batzordeari eta nola ez garapen agentziei.

Besterik gabe, animo eta jarrai dezagun lanean guztiok batera hemendik sei urtera garapen agentzia guztiak honetan izan gaitezen!

Ainara Egiluz Mojas – GARAPENeko Euskara Batzordeko kidea

Egin iruzkinak | Hacer Comentarios

Iruzkin bat idazteko, formulario hau bete eta "Bidali" botoia sakatu baino ez duzu egin behar. Iruzkin guztiak gure zuzendari-taldeak neurtzen ditu, beraz, baliteke zure iruzkinak zenbait ordu ematea argitaratzen.

Para escribir un comentario, solo tienes que rellenar el siguiente formulario y pulsa el botón "Enviar »". Todos los comentarios son moderados por nuestro equipo de editores, por lo que es posible que tu comentario tarde algunas horas en hacerse público.

Ikur gorriarekin markaturiko eremuak bete beharrekoak dira
Es necesario cumplimentar los campos marcados con el símbolo rojo