RSS

Garapenen bloga

Aldaketa baten atarian, tokiko garapenaren aukera

Idatzi honek beste hasiera bat zeukan, baina, ezagutzera eman diren gupida gabeko datuek, ez didate beste aukerarik uzten, argi gorri guztiak piztu baitituzte.  23.000 langabetu gehiago 2012an eta 2008tik, 7.000 enpresa gutxiago erkidegoan. Horretaz gain, barne produktu gordina %1,2 uzkurtu da geurean (-0,5 euroaren eremuan). Ederra oparia! eta datorrena, txarragoa ote?.

Dagoeneko ez dira hegoaldeko herrialdeek datu txarrak ematen dituztenak soilik, Alemania eta Frantziak ere zenbaki negatiboak erakutsi dituzte urtearen azken txanpan. Esportazioen jaitsiera nabarmena izan da, eta hor dago Alemaniaren BPGaren %0,6 erorketaren arrazoi nagusia. Azkeneko datu honekin lotuko dut azaltzera nentorrena. 

Azkeneko bi hamarkadetan, nazioarteko komertzioa, hazkunde ekonomiko globalaren aurretik joan da beti, gehienetan horren kopuruak bikoiztuz. Adibidez, 2006an, krisiaren aurreko azkeneko urtean, munduko hazkunde ekonomikoak %3,5eko igoera izan zuen artean, komertzioarena %8koa izan zen. Bilakaera honek, mundua gehiago elkartzeko bukaera gabeko tendentzian sakontzen zuela zirudien, baina, hara hor! azkeneko bi urtetan norabide aldaketa bat antzematen hasiak gara, nazioarteko komertzioak atzera egin du, hazkunde ekonomikoaren azpitik gelditu arte.

Globalizazioaren aldeko adierazle garbiena, hau da, aktibotan atzerrian egindako inbertsioak, alegia, jaitsiera garbian dagoela esan dezakegu; 2008an inbertsioen erdia baino gehiago atzerrian egiten ziren bitartean, 2012an ez dira %40ra heldu.

Logistika kosteak gero eta garrantzitsuagoak dira ekoizten diren ondasunen kosteetan eta azpimarratzekoa da erregaien prezioek jasan duten etengabeko igoera. Nazioarteko garraioa, itsasontziz edo hegazkinez egiten dena, nabarmenki garestitu da azken aldi honetan, eta, ondorioz, gertutasuna gehiago baloratzen ari da, produkzioa kontsumo puntuetara hurbilduz. Dagoeneko, ez da nahikoa kanpo merkatuekin konexioa izatea, ezinbestekoa da merkatu horien ohiturak, beharrak eta nahiak ezagutzea.

Hori guztia, aldaketa baten adierazle garbia da. Diotenez, gerora begira, kanpo komertzioaz gain, ezinbestekoa izango da barne merkatu indartsu bat izatea garapena bermatzeko.

Munduari irekitako eredu komertzialak bere mugak erakusten ari du eta, horri uko egin gabe, barne dinamikak indartu beharko lirateke. Hona hemen tokiko garapenaren aukera garbia.

Koldo Azkoitia – Debagoieneko Mankomunitatearen Eskualdeko Agentziako arduradunak

Egin iruzkinak | Hacer Comentarios

Iruzkin bat idazteko, formulario hau bete eta "Bidali" botoia sakatu baino ez duzu egin behar. Iruzkin guztiak gure zuzendari-taldeak neurtzen ditu, beraz, baliteke zure iruzkinak zenbait ordu ematea argitaratzen.

Para escribir un comentario, solo tienes que rellenar el siguiente formulario y pulsa el botón "Enviar »". Todos los comentarios son moderados por nuestro equipo de editores, por lo que es posible que tu comentario tarde algunas horas en hacerse público.

Ikur gorriarekin markaturiko eremuak bete beharrekoak dira
Es necesario cumplimentar los campos marcados con el símbolo rojo