RSS

Garapenen bloga

026-11-2012Euskara / Euskera

Euskara enpresak sortzeko orduan aldagai

Garapeneko euskara batzordeak sustatzaile edo ekintzaileentzako antolatzen dituzten ikastaroetan euskarari sarbidea emateko ekimena abiatu zuen Gipuzkoako garapen agentziekin iazko udazkenean.

Aurreneko ahaleginak bideragarritasun planak egiteko gidetan hizkuntza irizpideak txertatzea izan zen eta, horretarako, agentzietako alor honetako teknikarien laguntza eta parte hartzea izan zituen euskara batzordeak.

Horren ondotik, bigarren urrats bat egitea planteatu zen 2012ko otsailean; euskararen aldagaia sustatzaileentzako antolatzen diren ikastaroetan ikasgai bat gehiago gisa txertatzea, alegia. Hizkuntzaren kudeaketa egokiak, gure kasuan euskararenak, negozioari zer onura ekar diezazkiokeen eta hizkuntzaren aldagaia ahalik eta enpresa-alderdi gehienetarako  kontuan izateak gure negozioari zer eransten dion azaltzea da helburua. Zentzu horretan, ordu eta erdiko modulu bat diseinatzeko eskatu zion Oarsoaldeak EMUN aholkularitza etxeari. Modulu hori otsail amaieran txertatu zen lehenengoz Oarsoaldean gaztelaniaz egindako ikastaro batean.

Geroztik, balorazioa ona izan zela kontuan hartuta, Urola Kostak ere ekin zion ikastaro hauetan modulu hori txertatzeari. Egun, bi agentzia hauetan bertako teknikariak arduratzen dira hizkuntza kudeaketari buruzko modulu hau sustatzaileei irakasteaz.

Esan gabe doa, eta Gipuzkoako agentziekin euskararen inguruko gaiak aztertzeko egindako bileran azaldu zenez, modulu hau (materiala) agentzia guztien eskura dago egun. Modulu hau emateko, esan bezala, bi bide gutxienez erabili dira orain arte; aholkularitza etxe baten laguntza edo agentziako teknikariak horretarako prestatu eta nork bereak ematea.

Beraz, denen eskura daude bi lan hauetako emaitzak: bai bideragarritasun plana egiteko hizkuntza irizpideak ere biltzen dituen gida, bai ekintzaileentzako ikastarorako hizkuntza kudeaketaren modulua.

Gai honi lotuta, aurrera begira, euskara batzordeak Gipuzkoako agentziekin eta nahi duten guztiekin jarri duen hurrengo erronka, ekintzaileentzako ikastaro batzuk behintzat osoki euskaraz eskaintzen hastea da.

Eutsi erronkari!!

Joxe Luix Agirretxe eta Xabier Urdangarin.  Oarsoaldea eta Urola Kostako Udal Elkarteko euskara teknikariak

Egin iruzkinak | Hacer Comentarios

Iruzkin bat idazteko, formulario hau bete eta "Bidali" botoia sakatu baino ez duzu egin behar. Iruzkin guztiak gure zuzendari-taldeak neurtzen ditu, beraz, baliteke zure iruzkinak zenbait ordu ematea argitaratzen.

Para escribir un comentario, solo tienes que rellenar el siguiente formulario y pulsa el botón "Enviar »". Todos los comentarios son moderados por nuestro equipo de editores, por lo que es posible que tu comentario tarde algunas horas en hacerse público.

Ikur gorriarekin markaturiko eremuak bete beharrekoak dira
Es necesario cumplimentar los campos marcados con el símbolo rojo