RSS

Garapenen bloga

04-06-2012Krisia / Crisis

Egoera zaila, erronka berriak

Etsipenean elkartasunerako joera izaten dela diotenek bete-betean asmatuko dute, 80. hamarkadako krisialdi bortitzak eragin baitzuen eskualdetako batasuna eta ondorioz Garapen Agentziak sortu ziren egoera zail horri aurre egiteko. Orain bizi degun krisia gogorra eta sakona bada ere, garai hartakoa ez zen samurragoa izan… Goierrin hamar langile baino gehiago zituzten lantegietan 3.030 lanpostu galdu ziren 10 urteetan (1982-1992) eta herri osoko industria desmantelatu zen kasu batzuetan. Langabezi tasa %25era iritsi zen eta bazirudien egoera hartatik ez ginela inoiz irtengo. 

Eta aurrera egin genuen. 

Enpresa askok ateak itxi behar izan zituzten garai hartan, baino beste askok (egosgogorrak eta langileak…) bizirik mantentzea lortu zuten. 

Urte guzti hauetan, Garapen Agentziok jakin izan degu egoera berrietara egokitzen eta gure lurraldearen garapenerako tresna baliagarriak bilakatu gara. Langabetuak, enpresak, ekintzaileak, beti hor izan gaituzte bidelagun eta izan ditugun baliabide mugatuekin saiatu gara, lehentasunak finkatuaz eta  inguruko beste eragileekin elkarlanean, etorkizun hobeago bat eraikitzen gure eskualdeetan; beti ere, epe luzeko ikuspegi bat mantenduaz. 

Orain dena ilun ikusten dugu, irtetzen diren datuak geroz eta okerragoak dira, diruiturriak ere mozten ari zaizkigu, eta badirudi hau dena konpontzeko bidea dibertsifikazioan, internazionalkuntzan eta gure egitura ekonomikoaren eraldaketaren baitan dagoela. Eta gu zer? Berdin jarraitu behar al degu? Zerbitzu berdinak eskainiaz? 

Gaur egungo egoera ez da orain dela 30 urte bizi genuena baino okerragoa, desberdina bai dudarik gabe, baino ez okerragoa. Garai hartan aurrera egiten jakin genuen bezela orain ere jarrera berdinarekin aurrera egingo degu. Orain dela 20 urte jarri ginan abian  krisialdi baten ondorioz eta gaur bizi dugun krisi egoera honek eraldatzea eskatzen digu. 

 Goierrin beste hainbat eskualdeetan bezela, saiatzen ari gara gure ehun produktiboa sektore berrietara bideratzen, ez da lan erraza eta ez ditugu emaitzak ikusiko epe motzean. Bainan apustua egin nahi dugu eta argi daukagu eraginkorrak izateko ekimen honetan, gure lan egiteko era aldatu behar dugula. Ekintzaileak izaten saiatu behar gara, negozio ideia berrien bila irten behar dugu eta ondoren ideia hauek garatu eta abian jarri ekintzaile eta enpresekin batera. 

Gure eskualdetako biztanleen bizitza kalitatea eta ongizatea hobetu nahi dugu, helburua betikoa da, hori ez da aldatzen. Baino oraingo testuinguruak eta bizi dugun egoerak bai eskatzen digu Garapen Agentzietan aldaketa bat eragitea. Hori da gure erronka.

 

 

Iker Galparsoro – Goieki, S.A.-ko gerentea

Egin iruzkinak | Hacer Comentarios

Iruzkin bat idazteko, formulario hau bete eta "Bidali" botoia sakatu baino ez duzu egin behar. Iruzkin guztiak gure zuzendari-taldeak neurtzen ditu, beraz, baliteke zure iruzkinak zenbait ordu ematea argitaratzen.

Para escribir un comentario, solo tienes que rellenar el siguiente formulario y pulsa el botón "Enviar »". Todos los comentarios son moderados por nuestro equipo de editores, por lo que es posible que tu comentario tarde algunas horas en hacerse público.

Ikur gorriarekin markaturiko eremuak bete beharrekoak dira
Es necesario cumplimentar los campos marcados con el símbolo rojo