RSS

Garapenen bloga

Agentzien Gizarteratzea

Garapen agentzia desberdinetako kideekin egon naizenean, askotan ateratako gaia da gizartean gure figurak duen presentziarena. Nork ezagutzen gaituen, eta nola.

Agentziak berrasmatzea egokituko zaigu datorren hamarkadan, horretan dudarik ez daukat, baina berrasmakuntza horretarako ezinbestekoa izango da gizarteko eragile guztiek gurekiko duten ezagutza lantzea, sortzen ari diren erronka berritarako balizko irtenbide-bilatzaile moduan ikus gaitzaten. Kasu honetan ez naiz ari eskualdez gaindiko erakundeetan dugun posizionamenduaz, kalean dugunaz baizik.

Askotan daukagun sentsazioa zera da,  zerbitzuaren onuradun/erabiltzaile zuzenak direnak salbu (langabeak, enpresak, administrazioa, ekintzaile konfesoak,…), gure eskualdean oraindik gure erakundearen berri behar adina ez duela biztanleriak. Eta dutenek, sail edo zerbitzu bakar batekin identifikatzen gaituztela.

Baina arazo hau ez da Tolosaldekoa bakarrik, eta nabarmenago edo arinago, uste dut guztiok pairatzen dugula posizionamendu difuminatu hori.

Eta hau ez du komunikazio kanpaina batek konpontzen.

Honi heltzeko modu asko egon daitezke, baina kalean gure presentzia handitzea izan liteke aukeretako bat, herritarren artean auzolanak sustatuz, gure bulegoak “irekiz”, herriko elkarteekin harremanak landuz,…

Haietakotzat hartzen gaituzten egunetik aurrera, proiektuak eta proposamenak errazago iristen zaizkigu eta haiek sustatzeko lanean zentratu gaitezke. Azken finean, gu proiektuak bideratzen laguntzeko baikaude, ez “gure proiektuak” sortu eta haietan jarduteko. Nire iritzi apala.

Egin iruzkinak | Hacer Comentarios

Iruzkin bat idazteko, formulario hau bete eta "Bidali" botoia sakatu baino ez duzu egin behar. Iruzkin guztiak gure zuzendari-taldeak neurtzen ditu, beraz, baliteke zure iruzkinak zenbait ordu ematea argitaratzen.

Para escribir un comentario, solo tienes que rellenar el siguiente formulario y pulsa el botón "Enviar »". Todos los comentarios son moderados por nuestro equipo de editores, por lo que es posible que tu comentario tarde algunas horas en hacerse público.

Ikur gorriarekin markaturiko eremuak bete beharrekoak dira
Es necesario cumplimentar los campos marcados con el símbolo rojo